Logo Segurtasun Saila Logo Euskadi.eus

SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari bisitak


SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari larrialdiko deien arreta-zerbitzua dagokio, 112 telefono-zenbakiaren bidez. Horren gainean, edonolako zerbitzuei lan teknologiko eta logistikoak ematen dizkie edozein larrialdietan koordinatzeko.

Zure ikastetxe, elkarte, organismo edo erakundeak, publiko edo pribatuak, gure instalazioak bisitatu nahi baditu honako formularioa bete beharko du kontuan hartuta:

  • Bisitak asteartero goizean egiten dira, jaiegunetan izan ezik, eta ordu bat ingurukoak dira.
  • Eskaeran proposatu behar dira eguna eta txanda. Data horretan ezin bada egin, SOS-Deiak-ek beste data bat proposatuko du.
  • Eskola-bisitetan, 10 urteko gutxieneko adina gomendatzen da. Talde bakoitzerako irakasleak beharko dira.


Irudi_112_SOS